XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

d) Gizarte industrial honetako sistema berriak eratzen ditu, neurri handi batetan, gizabanakoaren balore eta sinesmenak.

Hau da, sistema ekonomikoak sorterazten dituen beharrek eratzen dute gizartea eta ez ideologiek.

Gure pentsamendua eta ekintzak gizatalde-antolamenduaren morroi egiten ditugu eta gure jokabidearen motibazio nagusia taldearekiko identifikazioa eta adaptazio-gogoa izango lirateke.

3. Esan bezala, gogoan harturik gizartearen sistema ekonomikoak duela eraginik nagusiena gizabanakoen baitan, hauek dira soziologo hauek jartzen dituzten eztabaida-gai nagusiak: a) Sistema honek asetzen al ditu gizonaren gizonen benetako beharrak?.

Praktikan bai.

Zergatik?.

Gizonaren beharrak moldatzen dituenez gero, horiek asetzen dituelako.

b) Batera al daitezke sistemaren garapena eta gizonaren askatasuna?.

Gizabanakoa eta beronen hobespen pertsonalak Estatuaren eta sistemaren komenientzia eta antolamenduaren mendean jarriko dira.

Estatuaren eta sistema ekonomikoaren interesak moldatuko ditu gure beharrak eta beraren garapenak eskatzen dituen baloreak eta disziplina, gizataldearenak izango dira.

Beste helburu pertsonalak antisozialak izan daitezke eta, beraz, deuseztatuak.

4. Beraz, gizataldearen menderapena aldatua gelditzen da eta, explotazio ekonomikoez aparte, alienazioaz hitzegin behar da.

Hitz honen bidez adierazi nahi denez, gizartearen menderapenak hiru forma nagusi hartzen ditu: a) Gizabanakoen integrazioa egituratzea: Produkzio eta botere-sistemak eskatzen du beren helburuarekin ondo datozen jokabideak edukitzea.

Gizabanakoak behartuak aurkitzen dira lanean, kontsumo eta hezkuntza-sisteman, antolamendu eta eragite-sisteman.

b) Manipulazio kulturala erabiltzea: Gizartearen hazkundea posible izateko, gizataldeak baldintzatzen ditu gizabanakoaren beharrak, ikusmoldeak eta jarrerak.

c) Azkenik, aldi berean politikoa eta ekonomikoa den erakundeak, hau da, boterea eskuratuz, menderatzen du gizartea.

Ondoren, gatazka sozialak alboratzen saiatuko dira, gizabanako eta gizataldearendependentziazko eskuhartzearen bidez.